Albistea
8. Argazki lehiaketa 'MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA'
Urtero bezala, CEAk "MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" argazki-lehiaketa antolatu du, ingurumenaren gaia hainbat ikuspegitatik jorratzeko asmoz. Edizio honetako gaia "Dibertsitatea" da, aurtengoa Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea delako.
Aurreko edizioetako ohiturari jarraiki, hamabi lan sarituekin (lehen, bigarren eta hirugarren sariekin eta bederatzi akzesitekin) egutegia egingo da. Era berean, lehiaketara aurkeztutako argazkien artean batzuk aukeratu eta erakusketa antolatuko da Olarizuko etxaldean, abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra bitartean.
Lanak onartzeko epea irailaren 27an hasi eta urriaren 8an bukatuko da. Ingurugiro Gaietarako Ikastegian aurkeztu behar dira.