eues

Albistea

6.400 zuhaitz eta zuhaixka Zadorra ibaiaren parkerako

CEAren Eraztun Berdearen eta Bioaniztasunaren Arloak hitzarmen horretatik sortu den proiektu teknikoaren prestaketan parte hartu du. Proiektuaren ondorioz, 6.400 zuhaitz eta zuhaixka ordezkatuko dira Atxa inguruan eta Alibarra kaleko bizkarretan, Aztegietaren eta Urarte kalearen artean. Aurrekontua 25.713,85 eurokoa da.

Lanaren helburua toki horretan dagoen landaketa osatzea eta bertako basoak betetzen duen azalera sendotzea da. Atxako azalera 28.889 metro koadrokoa da, Ibaiondo auzoaren iparraldean, Zadorra ibaiaren ezkerreko ertzean, Ihurre eta Gobeu artean. Jadanik 2005. urtean landatu zen gune bat da, baina oraingoan hazi ez ziren aleak ordezkatuko dira, multzoak trinkotasun hobea izan dezan.

Lanen ondorioz bertako erakametzezko baso mistoa hobetuko da pinu gorria sartuz. Pinu gorria EAEko isurialde mediterraneoko landare autoktonoa da (Araban beren hedaduraren %97a dago). Espezie honek gero eta toki gehiago betetzen du Arabako mendebaldean, hotzari eta kontinentaltasunari ondo eusten diolako, oso kolonizatzaile ona delako eta ekonomikoki ere oso interesgarria delako.

Landaketa Alibarra kaleko bizkarretan ere egingo da, osotara 22.463 metro koadro eta bertako zuhaixken 2.753 metro lineal betez. Bizkar hauek Zadorraren parkea eta Ehari-Gobeuko industrialdea begiz banatzeko sortu ziren. Horrez gain, Alibarra kaletik iristen den zirkulazio zarata arintzeko ere balio dute.

Proiektua gauzatuko den gunearen airetiko ikuspegia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala