eues

Albistea

6.400 zuhaitz eta zuhaixka gehiago Zadorrako parkean, 'Etorkizunaren sustraiak' proiektuaren baitan

Landaketa Zadorraren parkean egin da, hain zuzen Atxa eta Landaberde inguruetan, eta Alibarra kaleko bi zatitan egin da. Guztira 25.713,85 euroko kostua izan du lanak.

Hainbat lan egin dira Onaindiaren eta Udalaren lankidetzari esker: baso berritzeak, landare lehorrak ordeztea, paisaia lehengoratzeak eta birlandatzeak. Proiektua Udaleko Ingurumen Saileko Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Atalaren laguntza teknikoarekin landu da; oraingoan Zadorra ibaia izan da protagonista, hiriaren iparraldetik doalarik hedapenari muga jartzen diona. Europako natura espazio babestuen Natura 2000 sarean batasunaren intereseko lekuaren izendapena du, eta aisialdirako eta paseorako ingurua sortu nahi da bertan. Proiektuak ibaiaren egokitze integrala -hidraulikoa, ingurumenekoa eta gizarte-aisialdirakoa- lortzen eta ibai ertzetik doan parkea osatzen lagunduko du; parkea 13 km luze eta 213 ha zabal izango da, Salburuko hezeguneak eta Zabalganeko parkea lotzeko.

Landare lehorrak ordeztu dira, landatzea osatu eta baso autoktonoak hartzen duen azalera sendotzeko. Landatu diren lekuak:

  • Atxa inguruan, 34.875 m2. Ibaiondoko bizitoki-eremuaren iparraldean dago, Zadorra ibaiaren ezkerraldean, Ihurre eta Gobeoren artean. Inguru hori dagoeneko baso-berritu zen, 2004an, baina heldu ez ziren aleen ordezkoak jarri behar izan dira, multzoak dentsitate egokia har dezan. Erkamezti baso mistoa sendotu da.
  • Alibarra kalean, Urartea eta Zorrostea kaleen artean; 7.728 m2-ko azalera landatu da.
  • Alibarra kalean, Urartea kaletik Aztegietako zubiraino; 12.100 m2-ko azalera.
  • Landaberde inguruan, 30.905 m2 estali da.

Erkameztiaren berezko espezieetako zuhaitzak eta zuhaixkak landatu dira, ausaz banatuta. Aldaxkak 1 eta 2 izerdialdi bitartekoak dira, 300 cc-ko baso albeolotan haziak, eta 30 eta 80 cm arteko altuera dute.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala