eues

Albistea

500 lagunek baino gehiagok mila zuhaitz landatu zituzten Olarizuko Lorategi Botanikoan

Pasa den martxoaren 13an landaketa herrikoia egin zen Olarizun, "Eraztun Berderako 250.000 zuhaitz eta zuhaixka. Etorkizunaren sustraiak" proiektuaren azken ekitaldi gisa.

Goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu bietara 500 lagun baino gehiago hurbildu zen Olarizuko parkera Eraztun Berdea zuhaitzez osatzeko beren laguntzatxoa eskaintzera, Olarizuko Lorategi Botanikoko Europako basoen arboretoa osatzen laguntzera eta Gasteizko Azpiegitura Berdea ehuntzen joateko.

Zuhaitz bat landatzeaz gain, Olarizura hurbildu ziren lagunek bertan antolatu ziren haur jardueretan parte hartu ahal izan zuten, eta landareen mundua gaitzat hartuz Olarizuko etxaldean antolatuta dagoen erakusketa ikusi ahal izan zuten.

Kanpaina honetan aktiboki parte hartu duten pertsonen konpromisoari esker, jarrera egokiak sortu dira, familien barruan, gure natur ondaren babestu eta estimatzeko.

Landaketaren ikuspegia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala