50 familiak hartuko dute parte 'Hogares Verdes-Etxe Berdeak' programaren bigarren edizioan
Gasteizko Udalak 'Hogares Verdes-Etxe Berdeak' programaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur goizean; Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatzen du programa, Vital fundazioaren eta Leroy Merlin enpresaren laguntzarekin. Beren eguneroko erabaki eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako heziketa jarduera da, etxearen -eta ondorioz, hiriko ingurumenaren- kudeaketa arduratsuagora aldatzeko prozesuan laguntzeko xedez.
Parte hartzen duten familiei etxeko kontsumoak aztertzeko hasierako auditoretza egingo zaie, eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute urtebetez; gainera, gaikako sei lantegi (energia, hondakinak, lorezaintza eta baratzezaintza, ura, mugikortasuna eta garraioa, eta kontsumo arduratsua) emango zaie. Ikasitakoa praktikatzeko aukera emango dieten tresna eta osagaien sorta ekologikoa ere jasoko dute. Parte hartu nahi duten herritarrek udalaren webgunean eman dezakete izena, doan; posta elektronikoz (cea@vitoria-gasteiz.org) edo telefonoz ere (945 161616, 4950 luzapena) eman daiteke izena. Bestetik, otsailaren 11n aurkezpen jardunaldi irekia egingo da.