50 familia gasteiztar jo eta ke aritu dira 2016an hiri iraunkorra eraikitzeko
Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi Iñaki Prusillak eta IGIko Ingurumen Sentiberatasunaren Arloko teknikari Jesus Mesanzak eskertu egin zuten familiek ingurumenaren esparruan beren gain hartutako konpromisoa, eta familiak, partaidetza eta gizartearen etorkizun bideragarria bermatzeko munta handikoak diren beste zenbait alderdi biltzen dituen ekimenaren baliagarritasuna azpimarratu zuten. Gasteizko 50 familiak parte hartu duten programaren inguruko hainbat xehetasun eman ziren ekitaldian. Gainera, Vital fundazioak saria eman zien zozketa bidez aukeratutako hiru familiari, bisita eta bazkari ekologiko bana. Ohi denez, haurrei eman zitzaien protagonismoa programan, eta berek jarri zituzten hainbat kartel, ingurumenaren inguruko mezuekin, eta gaiaren inguruko slogan bat gogora ekarri.
Diplomak banatu ondoren, argazkiak egin ziren, eta programan parte hartu duten familiek antolatutako bazkaria, eta berariaz prestatu eta erositako produktu ekologikoen erakustaldi bikaina.
Ikusirik Vital fundazioaren babesa eta Leroy Merlinen laguntza jaso duen Etxe Berdeak programaren aurtengo arrakasta, datorren urtean berriro egiteko asmoa dago. Hartara, Gasteizko udalerriko beste 50 familiak parte hartu ahal izango dute. Gainera, aurreko urteetan parte hartu zuten familien jarraipena egingo da, programak haien ohiturak aldaraztea lortu duen egiaztatzeko, eta haien ahaleginei beste bultzada bat emateko.