5. Tokiko Conamaren emaitzen aurkezpena
Martxoaren 27an 5. Tokiko Conamaren emaitzak aurkezteko ekitaldia egin zen Zulueta jauregian. Gogoan izan Conamaren biltzar hori 2011ko azaroaren 29tik abenduaren 1era egin zela Gasteizen, eta bertan 150 hizlarik hartu zutela parte, 81 komunikazio tekniko eskainiz, eta 700 entzule egon zirela.
5. Tokiko Conamaren txostena CONAMA Fundazioaren presidente Gonzalo Echagüek aurkeztu zuen. Ondoren, Centro Complutense de Estudios e Información Medioambiental (CCEIM) delakoaren aholkulari Fernando Pratsek "Reflexión sobre ciudades y Cambio Global" hitzaldia eman zuen. Azkenik, omenaldia egin zitzaien eta diplomak eman zitzaizkien Jesús Obrero Institututik Green Capitaleko boluntario gisa lan egiten ari direnei.
128 orrialde dituen txosten honetan biltzarrean parte hartu zuten hainbat parte-hartzaile eta adituren hitzaldien sorta bat bildu da. Enfasi berezia jarri nahi izan da hirien birformulazioaren ideian, krisi ekonomiko larriko egungo testuinguruan iraunkorragoak eta bizigarriagoak izan daitezen. Txostena sektoreka atondu da: energia eta klima aldaketa; mugikortasun iraunkorra; hiri berdeagoak; ekoizpena, osasuna eta kontsumoa. Hirien iraunkortasunean aurrera egiteko aurkeztu diren errezetak mota askotarikoak dira, esaterako eraikinen birgaitzea, aurrezpen energetikoa, autobusera itzultzea, etab.