463 zuhaitz eta zuhaixka gehiago Eraztun Berdean, Zubigarain, 'Zuhaitz bat gehiago' landaketa herrikoiari esker
Gasteiz inguratzen duen Eraztun Berdeak 463 zuhaitz gehiago ditu, martxoaren 16an landaketa herrikoian parte hartu zuten herritarrei esker. Landaketa "Etorkizuneko sustraiak: 250.000 zuhaitz eta zuhaixka Eraztun Berderako" proiektuaren barruan kokatuta dago.
Proiektua hasi zenetik, hamaika landaketa egin izan dira ikastetxeetan, elkarteen eskutik, taldeen bidez eta herritarren eskutik oro har, eta guztira orain arte 150.000 zuhaitz eta zuhaixka landatu dira hiriaren gerriko berdea osatzen duten parkeetan.
Arabako Foru Aldundiak landareak eman zituen landaketarako. Hainbat espezietakoak dira: erkametzak, astigarrak, lizarrak, elorri beltzak, arkakaratsak, arbustuak, gereziondoak, elorriak, zuhandorrak, basaerramuak eta marmaratilak. Udalak lursaila prestatu zuen eta CEAk begiraleak kontratatu zituen parte-hartzaileei laguntzeko eta aholkuak emateko. Horrez gain, haurrentzako animazioa egon zen pailazoen eskutik eta La Vitoriana gozotegiak opil bat eman zuen bakoitzarentzat.