3.028 txirrindulari ibili ziren Gasteiz hiribidetik urtarrilaren 14an goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara
Urtarrilaren 12tik 24ra, astelehenetik larunbatera eta goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara, Kide Emaus erakundeko langileek hiri erdialdeko bi puntutan neurtu zuten zenbat txirrindulari igarotzen ari ziren. Txirrindularien joan-etorri asko dituzten bi puntu aukeratu ziren: Gasteiz hiribidea Antso Jakituna kalearen bidegurutzean, eta Alava Jeneralaren kalea Legebiltzarraren aurrean.
Neurketak berriro egingo dira maiatzean, urtaroek bizikleten zirkulazioan duten eragina hobeto ezagutzeko. Neguko neurketa honetan bi astez jarraian zenbatu ziren txirrindulariak, meteorologiak bizikleten zirkulazioan duen eragina gutxitzeko.
Bi aste horietan neguko eguraldi tipikoa egon zen: gehieneko tenperaturak ez ziren 12 ºC baino altuagoak izan, eta gauez izotza sortu zen. Lehen astean ia ez zuen euririk egin eta tenperaturak apur bat hobeak izan ziren. Bigarren astean, berriz, tenperaturak baxuagoak izan ziren (altuenak 4 eta 5 ºC artekoak) eta zenbait zaparrada bota zuen, batzuk elurrekoak.
Kanpainaren 12 egunetan guztira 44.522 bizikleta zenbatu ziren: 20.595 Legebiltzarrean eta 23.927 Gasteiz hiribidean.
Hurrengo grafikoak egunero zenbatu zen txirrindulari kopurua erakusten du.
Bizikleta zirkulazioaren intentsitatea (orduko zenbat txirrindulari zenbatu zen), asteko egun bakoitzeko, honako hau izan zen:
Eguna | Legebiltzarra | Gasteiz hiribidea |
---|---|---|
Astelehena | 150 | 178 |
Asteartea | 170 | 196 |
Asteazkena | 159 | 190 |
Osteguna | 130 | 148 |
Ostirala | 147 | 174 |
Larunbata | 102 | 111 |
Hurrengo grafikan bizikleta zirkulazioaren intentsitate puntu gorenak erakusten dira, bi neurketa puntuetan eta kanpainaren egun bakoitzerako.