eues

Albistea

293 zuhaitz landatuko dira Olarizuko lorategi botanikoan

Udalak Olarizuko landare erabilgarri eta mehatxatuen lorategi botanikoaren zati bat  egokitzeari ekingo dio, 293 zuhaitz eta zuhaizka landatuz, baita barne bide batzuk egokituz. Proiektua Olarizu parkean egitekoa den jarduera zabalago bat barruan sartzen da. Hiriaren hego-ekialdean eta Eraztun Berdearen baitan dagoen berdegune horrek 36.000 metro koadro ditu.

Lursail hori lorategi botanikoaren gainerako zatiekin lotzeko etxaldetik bide bat aterako da, Olarizu errekaren ezkerraldeari paralelo doan bidearekin bat egiteko. Errekaren gainetik igarobidea jartzeko lan txiki bat egingo da, eta 293 zuhaitz eta zuhaixka aldatuko dira, 42 espezietakoak. Landatzen hasi aurretik lursaileko sasiak garbituko dira, eta ingurua egokituko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala