Albistea

225 dendak egin dute bat 'Hartu zure bizikleta... erosketak egiteko!' kanpainarekin

Kanpainaren irudiaz hornitutako bizikletatan doazen monitoreek "Hartu zure bizikleta... erosketak egiteko!" kanpainari buruzko informazioa banatuko dute, hiriko dendak bisitatu, eta, herritarrak sentikortu eta ohiturak aldarazteko xedez Kanpaina erdialdean eta Zaramaga, Adurtza, Pilar, Lakua, Arana eta San Kristobal auzoetan barna ibili da.

Kanpainarekin bat egin duten dendek (itsaski bat daukate erakusleihoan, identifikatzeko) urriaren 31ra arte jarraituko dute informazio-orriak ematen. Denda gehienak tamaina txikikoak dira, beren merkataritza jarduera indartzeko modu egokia iritzi diote kanpainari, garraiobide iraungarri eta garbia sustatzen duten bitartean. 200 denda baino gehiago horien artean aipatzekoa da baita hainbat frankizia daudela. Denda horietan erosten dutenek bizikletarentzako opari interesgarri batzuen zozketan hartuko dute parte, hala nola zakutoak, bizkar-zorroak eta poltsak.

Bizikleta Mugikortasunaren Gida Plana ri buruzko informazioa eman nahi duen "Hartu bizikleta...!" kanpaina globala hainbat azpi-kanpainaz osatzen da, betiere bizikleta garraiobide alternatibo gisa sustatu asmoz. "Hartu zure bizikleta... erosketak egiteko!" kanpainari "Hartu zure bizikleta... eta izan zentzudun!" izenekoak jarraituko dio; bere xedea bizikletaren erabilera gazteenen artean hedatzea da, txikitatik bizikleta-kultura sortu asmoz.

Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasen adierazpenak.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu