eues

Albistea

21 ikastetxetako 19.000 ikaslek hartu dute parte aurten Eskolako Agenda 21ean

Gasteizko 21 ikastetxetako 19.000tik gora ikasleren ordezkaritza batek parte hartu du gaur goizean aurtengo ikasturteko Eskola Agenda 21aren emaitzen aurkezpenean. Aurten ingurumenaren arloan erabateko garrantzia duen gai bat jorratu dute: elikadura iraunkorra. Gaur goizean Goiuri jauregian izandako ekitaldian, ikastetxeetako ordezkariek aukera izan dute udalari helarazteko elikagaien kontsumo arduratsua sustatzeko proposamenak, udalak garatzen duen Elikagaien Estrategia Iraunkorraren garapenaren ildotik. Hauexek dira Gasteizko haurrek hartutako konpromisoetako batzuk: plastikotan ontziratutako elikagaien kontsumoa saihestea, zero kilometroko produktuak jatea, janari xahuketarekin amaitzea edo eskoletako atsedenaldira fruta eramatea.

Gorka Urtaran alkateak ekitaldian parte hartu du, eta ikasleen proposamenak jaso ditu Halaber, programan parte hartu duten guztien “lana eta inplikazioa” eskertu ditu. “Gasteiz iraunkorragoa eta osasungarriagoa izatea lortuko dugu, zuen ahaleginari eta kontzientziazioari esker . Hiri hobea, azken finean,” nabarmendu du. Bestalde, alkateak azpimarratu egin du nekazaritza lurrak —20.000 futbol zelairen azalera hartzen dute udalerrian— eta ekoizleak babestearen zein elikagaien xahuketa saihesten laguntzearen garrantzia. “Egun, alferrik galtzen da ekoitzitakoaren herena” adierazi du.

Eskolako Agenda 21ean parte hartu duten gazteek udalarekin partekatu ahal izan dituzte hausnarketak, konpromisoak eta eskariak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko arduradun teknikoek adi-adi entzun dituzte proposamenak.

> 2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren azken txostena

Parte-hartzaileak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala