21 Agendaren Eskola Foroa, 2003-2004
Vitoria-Gasteizko Agenda 21 Eskola Foroa maiatzaren 12an elkartu zen aurreneko aldiz, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenaren ondorioz eta Gasteizko Udalaren partaidetza zuzenarekin.
Gasteizko hiru ikastetxe izan dira heziketa-konpromiso horri ekiten lehenak. Hala, Jesus Obrero Ikastetxeko ikasleek beren eskolan abian jarritako hobekuntzen berri eman zuten, hondakinak gutxitu eta birziklatzeari dagokienez, eta beste proposamen batzuk ere egin zituzten, birziklatu beharreko hondakin arriskutsuak hobeto biltzeko xedez. Bestalde, Presentación de Maria ikastetxeko ikasleek eskolak ingurumenaren inguruan egindakoa azaldu zuten eta, era berean, iradokizunak aurkeztu zituzten, hondakinak hobeto biltzeko, baita obren mugikortasunari eta koordinazioari buruzkoak ere. Ursulinas ikastetxeko ikasleek, berriz, garapen jasangarriko helburuak eta estrategiak eta zarataren arazoari buruz egindako asmo handiko proiektua aurkeztu ostean, hainbat iradokizun egin zuten trafikoa gutxitu, bidegorrien erabilpena indartu, zarata moteldu eta obrak planifikatzeko.
Proposamenak jaso eta gero, ordenatu eta sailkatu egin ziren, udal-arduradunei aurkezteko, azken horiek hurrengo asteetan azter ditzaten.