eues

Albistea

21 Agendaren 2002. urteko jasangarritasun adierazleen aurkezpena

Ekainaren 6an 21 Agendaren 2003. urteko aldizkaria aurkeztu zen. Txosten honek Vitoria-Gasteizko udaleko ingurumen egoera ebaluatzeko erabili ohi diren jasangarritasuneko 21 adierazleen balioak ezagutzera eman zituen.

Emaitzek erakusten dutenez, aspekturik arazotsuenak hiriguneko zirkulazioaren gehikuntza eta etxeetako energia kontsumo hazkorra dira, 1997an neurtzeari ekin zitzaionetik hazi eta hazi ari baitira. Beste muturrean, etxeko uraren kontsumoaren jaitsiera eta birziklatzen diren hondakinen ehunekoaren gehikuntza dira lorpen nagusiak.

Etorkizunean hartu beharreko neurrien artean nagusienetakoa, administrazioak, enpresek, hiriak eta herritar guztiek energi aurrezpenerako jokamoldeak, jarraibideak eta politikak izan ditzaten lagunduko duen Energiaren Udal Agentzia baten sorrera dago.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala