21 Agendako Ingurumen Ekintzako Plana onetsi da
2002ko irailaren 27an Osoko Udalbatzak aho batez onetsi zuen 21 Agendaren Ingurumen Ekintzako Plana. Agiri honek Udaleko Ingurumen Arloak jasangarritasun helburuak betetzeko hurrengo 5 urteetan garatuko dituen ekintzak ezartzen ditu. Ekintzok gauzatzeko ekarpen ekonomikoa 186.423.737 eurokoa da.
Azken honekin, Plana prestatzeko lan prozesuari amaiera ematen zaio. Ingurumen Arloko, AMVISAko eta CEAko teknikari taldeek hasierako idazketa egin ondoren, Planak eztabaida eta berrikuspen fase bat gainditu behar izan du Ingurumeneko Kontseilu Sektorialean ordezkaturik dauden talde eta elkarteen partetik, eta baita Udaleko Talde Politikoen aldetik ere. Honen ondorioz, agiriak abian jartzeko behar dituen gizarte sostengu eta euskarri politikoak kontsetsuatzea lortu da.