Albistea
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren Toki Erakundeen Sareak bere V. Batzarra egin zuen Gasteizen

Bosgarren topaketa hau sarea osatzen duten toki erakundeen arteko lankidetza indartzera bideratuta egon zen. Dagoeneko 700 baino gehiago dira sareko kide diren tokiko gobernuak, eta 2030eko helmugatik bost urtera, inor atzean ez uztea ahalbidetuko duen garapen jasangarria lortzeko bidean inoiz baino beharrezkoagoak dira.
Bi egunetan zehar, hainbat esperientzia eta ezagutza partekatu ziren sareko ordezkari politiko eta teknikoen artean. Batzarrak datozen hilabeteetarako lan plana ere zehaztu zuen, eta, horrela, tokiko eremutik Garapen Jasangarriko Helburuak bultzatzen jarraitzeko ekintzak ezarri ziren.
Interesa dakizuke
Ez da emaitzarik aurkitu