2021ean 300 azterketa baino gehiago egin ziren Lurzoruak Kontserbatzeko Herritarren Zientziako Programan
Apirilaren 9an lurzoruen osasunari buruzko prestakuntza ikastaro bat egin zen Lurzoruak Kontserbatzeko Herritarren Zientziako Programan. Programa hori CEAk eta Neikerrek antolatzen dute eta bere xedea da herritarrei lurzoruak nola eboluzionatzen ari diren aztertzeko tresna bat eskaintzea.
Egun horretako lehen saioan, 2021eko kanpainan lortutako emaitzak aurkeztu ziren. Nabarmentzekoa da 300 azterketa baino gehiago egin zirela, eta horieri esker datu asko eskuratu ahal izan ziren, lurzoru mota askotakoak (basoak, baratzeak, larreak, labore lurrak, espazio narriatuak).
1. irudia. 2021ean aztertutako lursailak
Lortutako emaitzen artean, esanguratsua da landutako lurrek makrofaunaren biodibertsitate handiagoa izan zutela. Izan ere, labore lurrek eta baratzeek iragazkortasun, ur infiltrazio eta biodibertsitate handiagoa dute.
2021eko kanpainaren txosten osoa hemen kontsultatu daiteke.
Egun horretan bertan, “Conoce tu suelo” ikastaroa eskaini zen, programan parte hartzen dutenentzat. Saioan “Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak” azaldu ziren, hori baita lurzoruaren egoera modu errazean, laginak laborategira eraman behar izan gabe, ezagutzeko tresnarik eraginkorrena. Saio teoriko baten ondoren, probako laginketa bat egin zen parte-hartzaileekin alboko larre batean.
2. irudia. Ikastaroa eta landako praktika
Ikastaroa Neikerreko ikertzailea den Lur Epeldek eman zuen, eta CEAko Juan Vilela eta Oihana Etxeberriaren parte hartzea ere izan zuen.
Ekimen honen bitartez, herritarrek zuzenean hartu dezakete parte kontserbazioko lanetan eta haiek eskuratzen dituzten datuei esker udalerriaren ingurumen egoeraren ezagutza hobetzen da.
> Lurzoruak Kontserbatzeko Herritarren Zientziako Programaren 2021ko txostena