eues

Albistea

2020ko Txoriastearen balantzea

Buztanluzea

Urriko lehen astean, Hegaztien Mundu Eguna ospatu zen Gasteizen, “Hegaztiak bizitza kalitatearen adierazle“ leloaren pean; herritarrei hegaztien ingurumen-balio ikaragarriaz kontzientzia harraraztea da egun horren helburua.

Aurtengo edizioa berezia izan da, osasun krisialdia dela eta. Hala ere, bisitak antolatu ziren Salburura eta Atarian jarritako "Hegaztiak haien ingurunean" erakusketara, eta ornitologiarekin lotutako filmen zikloa ere eskaini zen, baina oraingoan hizlaririk gabe, saioak ez luzatzearren. Hain zuzen ere, Txoriastea aire freskoko bafada bat izan zen garai hauetan, eta jende ugari bildu zuen.

Kopuruari erreparatuz gero, eta jarduera guztietan eskatutako edukiera mugak kontuan izanik, uste baino jende gehiago bildu zen. Orotara 536 pertsonak hartu zuten parte antolatutako jardueretan. Filmen proiekzioan, berriz, bataz beste 86 ikusle izan ziren, hau da, edukieraren % 71. Asteleheneko saioa nabarmendu zen, ia leku guztiak bete baitziren. Azken filmak ere, zati batzuk euskaraz zituenak, ikusle kopuru handi samarra erakarri zuen, eta ikusiena izan da orain arte programatu diren antzeko filmen artean.

Laburbilduz, aurtengo edizioak aurreikusitako helburuak bete ditu, egungo zirkunstantziak aintzat harturik. VESAren laguntza eta José Luis Urrutia zuzendariaren konfiantza eskertzen ditugu, azken horrek Gorbeialdeko artzaintzari buruz egin duen dokumentala aurkeztu baitzuen, labur.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala