2018ko Txoriastearen balantzea
“Txoriak buruan” lelopean, CEAk Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen urrian hiriko zenbait kokagunetan, “Txoriastea 2018” izenaren pean. Txoriastearen xedea hegaztiak eta haien gora-beherak ezagutzera ematea da.
Bostgarren edizioaren balorazioa oso ona da, bai egin ziren jarduera kopurua aztertuta bai parte-hartzaileen kopuruari dagokionez. Guztira 1.170 lagunek hartu zuten parte ekintzetan. Programazioa urriaren 1ean hasi zen, Florida zinemetan. Hiru film erakutsi ziren hiru egun desberdinetan: “En un río de Irlanda”, “Elkarrekin-Together” y “Planeta Tierra”. Horietako bakoitza aurkezteko, gaian aditua den pertsona bat izan zen (Lucía Peña, Angel Oiarbide eta Alfonso García). Aurten, lehen aldiz, euskarazko film bat aurkeztu zen, Elkarrekin-Together, eta hitzaldia euskaraz izan zen.
Bestalde, urriaren 7an Atarian egin ziren jarduerek ere harrera ona izan zute. 924 lagun joan ziren Atarira, han antolatutako lantegietan parte hartzera.