2018-2019 ikasturtean zehar Vitoria-Gasteizko ikasleek 14.425 parte-hartze izango dituzte ingurumen hezkuntzako jardueretan
CEAk eta AMVISAk eskaintzen dituzten ingurumen hezkuntzako jardueretan izena emateko epea amaitu ondoren, argi geratu da Gasteizko ikastetxeak jasangarritasunaren alde hezteko hautua egin dutela. Guztira 14.425 parte-hartze programatu dira ikasleentzat ikasturte honetarako. 855 irakaslez lagundurik, 70 ikastetxetatik (udalerrian dauden ia guztietatik) etorriko dira ikasleak.
AMVISAk antolatutako jardueretan 3.904 ikaslek hartuko dute parte, Atarian antolatutakoetan 3.644 izango dira eta gainerakoetan (Olarizuko lorategi botanikoan, Eraikenen energia aurrezpenari buruz egingo direnetan, eta bizikletaz seguru ibiltzen ikastekoetan) 4.927 izango dira. Beste urte batez, aurrera goaz etorkizuneko mundua erabakiko duten belaunaldi berrien kontzientziazio eta sentsibilizazioan.