eues

Albistea

2017ko Hezeguneen Mundu Eguneko ekintzen laburpena

Hezeguneen Mundu Egunaren kariaz, hainbat jarduera antolatu ziren Gasteizen, herritarrak tamaina txikiko hezeguneen kontserbazioaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko. Ekintza nabarmenen artean Arkaraiko hezegunera egindako bisita egon zen. Arkarai Gorbeiako Natura Parkean dago, eta bertako habitatak onura ekologiko eta paisajistikoak ematen ditu eskualde mailan, eta horrez gain, esangura sinbolikoa du natur ondarearen kontserbazioarekin bat egiten duten herritarren nortasun loturak sendotzeko. Jarduera hori Euskadin hezeguneen eremuan erreferentzia diren beste bi zentrorekin (Txingudi eta Madariaga Dorrea) elkarlanean egin zen. Arrakastatsua izan zen ekintza, 50 lagun baino gehiago batu baitzen bertan.

Hiriko ekintzei dagokienez, ate irekiko jardunaldia egin zen Atarian. HASI fundazioko teknikaria den José María Garcíak hitzaldi bat eskaini zuen “bioadierazle” kontzeptua azaltzeko eta, batez ere hegazti akuatikoei lotuta, nola erabiltzen den EAEko hegazti akuatikoen segimendu programaren baitan. 1970eko hamarkadatik hasita egin diren erroldetako datuak ezinbesteko tresna bihurtu dira populazioen kontserbazio egoera ezagutzeko eta haien habitaten osasuna zaintzeko.

Asteburuan, berriz, 1.000 lagun baino gehiago gerturatu zen Atarira, bertan antolatu ziren jardueretan parte hartzera. Horietako gutxi batzuk besterik ez zuten aukera izan baso-igel jauzkaria behatzera joateko, multzo txikietan egin beharreko ekintza baitzen. Gogoan izan espezie hori parkeko espezie enblematikoetako bat dela.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala