eues

Albistea

2017-2018 ikasturteko Eskolako Agenda 21en gaia kontsumo arduratsua izan da

Gasteizko 19 ikastetxetako 18.000tik gora ikasleren ordezkaritza batek parte hartu zuten maiatzaren 23an ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21en bitartez egindako lanaren emaitzen aurkezpenean. Kontsumo arduratsuaren alderdi guztiak jorratu dira ikasturte honetan ikasgeletan: elikadura, turismoa, berdeguneak, erosketa iraunkorrak eta ur- eta energia-kontsumoa, besteak beste.

Gorka Urtaran alkateak parte hartu zuen Goiuri jauregian egin zen ekitaldian, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren arloko zinegotzi Iñaki Prusillarekin batera. Ikasleak zoriondu eta egindako lana eskertzeaz gain, egin zituzten proposamenen garrantzia azpimarratu zuen Gorka Urtaranek, eta Udalak horiek aztertu eta martxan jarri ahal diren analizatuko duela. Orobat, alkateak gogorarazi zien “hiria erreferentea dela ingurumenaren arloan egiten duen lanagatik, eta zuek berebiziko garrantzia duzue azken urteotan urratzen ari garen bidetik jarraitzeko orduan”.

Programan parte hartu duten gazteek beren gogoetak, konpromisoak eta eskaerak aurkeztu zizkioten Udalari. Besteak beste, erosten den janaria ondo kalkulatzea, soberako elikagaiak birziklatzea, alferrik galtzea ekiditea, elikagai lokalak edo zero kilometrokoak kontsumitzen ahalegintzea, turismo iraunkorragoa egitea —bisitatzen diren lekuekiko interesa erakutsiz—, berdeguneak garbi mantentzea, kontsumo- eta erosketa-modu iraunkorragoak baliatzea —papera edo liburuak birziklatuz—, etxeko argien kontu egitea edo ur-kontsumoak murriztea.

Ikasleek beren gain hartutako konpromisoez gain, udal ordezkariek irakasleen eta familien lana ere azpimarratu nahi izan zuten, bai eta Gasteizek hiri berdea izaten jarraitu dezan jokatzen duten papera ere.

Parte hartzaileen familia argazkia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala