2016. urteko Txoriastearen laburpena
Urriaren hasieran egin zen txoriei zuzendutako hirugarren astea, “Hegaztiengana hurbil zaitez eta naturaz gozatu” lelopean, hiriko hainbat gunetan antolatutako zenbait ekitaldiren bidez. Txoriastearen baitan, mundu mailako irismena duen Hegaztien Mundu Egunaren hamabigarren edizioa ere egin zen. Ekitaldion xedea da hegaztien mundua eta haiek dituzten kontserbazio arazoak ezagutaraztea.
Balorazioa oso positiboa da. Ikusle kopuruari begiratzen bazaio, guztira 1.395 lagunen parte-hartzea izan zituen ekitaldi guztien multzoak. Ingurumeneko zinemaren programak aurreikuspenak gainditu zituen: batez beste 150 pertsonak ikusi zuten film bakoitza. Guztira, 2015ean baino 209 ikusle gehiago egon ziren. Nabarmentzekoa da El olivo filmaren arrakasta, egun hartan areto osoa bete baitzen; baina baita dokumentalek izan zuten asistentzia, batez ere Las alas de la naturaleza filmaren kasua -hegaztiei zuzendutako espezifikoena- 116 ikusle izan baitzituen. Film bakoitzean espezialista baten azalpenak entzun ahal zituzten ikusleek.
Bestalde, nabarmena izan zen Atarian urriaren 2an egin ziren ekitaldietara joan zen jendearen interesa. 924 lagun zenbatu ziren egun horretan Atarian, eta horietatik 550ek egun hartan jai giroan antolatutako lantegietako batean hartu zuten parte.