eues

Albistea

2012ko Europako hiriburu berdearen izendapena ospatuko du ostiralean Vitoria-Gasteizek

Lehen ekintza protokolozkoa izango da. Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek azaldu bezala, goizeko 11:30ean Goiuri jauregian egingo den harrera-ekitaldiaren bitartez, 'jendaurrean erakutsi nahi diegu gure esker ona egunero-egunero ildo honetan lan egin duten pertsonei, bai eta "Kanpotik berde, barrutik ere" kanpainan parte hartu dutenei ere'.

19etatik aurrera izango dira egitarauko ekitaldi gehienak. Arratsalde-gau alde horretan, herritarrek modu berde eta iraungarrian ospatuko dute saria. Hiriko hainbat leku berdez tindatuko dira, zenbait kale eta eraikinetan dauden argiak baliatuz: Andre Maria Zuriaren plaza, Alondegi planak hartzen duen ingurua, Artium museoa, Sokaren Etxea, Santa Maria katedraleko ataria, Goiuri jauregia, Katedral Berriko iturria eta Arkupeak.

19:00etatik 22:00etara, Loma Jeneralaren plazan, Green Point izeneko gunea jarriko da, herritarrek 2012rako konpromisoak ager ditzaten. Ordutegi berean, Recikletas taldeak ibilbide berde bat girotuko du, material birziklatuak oinarritzat erabiltzen dituen musika ikuskizun batez. Sokaren Etxean magia ikuskizuna eskainiko da, bi emanalditan (19:00etan eta 21:00etan); sarrera librea izango da, lekuak bete arte. Espainia plazan, Jolas Jaialdiko "Ingurumen abentura" jarriko da, txikienentzat (19:00etatik 22:00etara).

Goiuri jauregian, berriz, Green pechakucha night deritzona ikusi ahal izango da, 19:30ean; teknika japoniarra da hori, irudiak oso era azkar eta dinamikoan aurkezteko balio duena, eta horren bidez Europako hiriburu berdea izateko arrazoiak azalduko dira. Leku berean, 'Los colores del humor' antzezlana eskainiko da; Artiumen, azkenik, Ortophonk taldeak jazz kontzertua emango du, 22:30ean. Hala ere, ospakizunarekin bat egiten duten erdialdeko ostalaritza establezimenduetan jarraituko du jaiak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala