2010-2014 urteetarako Tokiko Ekintza Planak 228 ekintza planifikatu ditu udalearen iraunkortasuna hobetzeko
2010. urteko abenduaren 30ean Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren 2010-2014 Ekintza Plana onartu zuen Gobernu Batzordeak (lehen plana 2002-2007 tartean egon zen indarrean).
- 2010-2014 tarterako Tokiko Ekintza Plana (gaztelaniaz, 2 MB)
Planaren prestaketan 20 udal sailetako 90 teknikarik hartu zuten parte, bai eta herritar taldeetako eta beste erakunde batzuetako 45 pertsonak ere. Bi eztabaida lantegiren bidez, ordura arte egindako zirriborroak errebisatu ziren eta behin-betiko agirian sartu ziren ideia eta ekintza berriak eman zituzten.
Planak 2008l urtean egindako Ingurumen eta iraunkortasuneko txosten diagnostikoak -GEO Vitoria-Gasteiz txostenak- eskainitako emaitzak eta aurreko Ekintza Planaren aplikazioaren ebaluazioak emandako emaitzak kontuan hartzen ditu.
Planak 228 ekintza eta 304 jarduera ditu barnean. Horietatik, % 30 baino gehiago gizarteratzea eta gizarte-kohesioa sustatzera bideraturik dago, eta laurden bat ingurumenaren eta natura-baliabideen kudeaketarekin loturik. Gobernantza-prozesuak eta herritarren partaidetza hobetzeko ekintzek jasotzen duten arreta ere azpimarratzekoa da. Lurraldeari eta mugikortasunari lotutako aldeek, berriz, arreta nabarmena jaso dute baina beste atalek baino txikiagoa, eta azkenik, planak sektore ekonomikoaren iraunkortasuna sustatzera zuzendutako neurri-kopuru handia du, ekonomia anitza, aberatsa eta ingurumenarekiko begirunea duena sustatuz.
Dokumentuan ekintzak gauzatzeko exekuzio-epeak, arduradunak eta baliabideak zehaztu dira, eta segimendu-sistema bat definitu da urtean behin planaren exekuzio-maila eta bere emaitzak analizatzeko.