Albistea

2010-2011 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren balantzea

2010-2011 ikasturtean Eskolako Agenda 21a kontsumo arduratsuaren inguruan antolatu zen. Ekimen honetan 29 ikastetxek -19.000 ikasle baino gehiagok- hartu zuten parte.

Ikasturte honetan zehar ikastetxeetan, eskolako inguruneetan eta familian kontsumoa nolakoa den eta arduratsua den ala ez aztertu da. Lan hau gauzatzeko, ikasleek hainbat ikasmaterial eduki dituzte eskura.

Maiatzaren 30ean, Ingurumenaren Mundu Egunaren kariaz antolatutako ekimenen baitan, ikastetxeetako ordezkariek Eskolako Agenda 21aren behin-betiko txostenaren emaitzak aurkeztu zizkioten alkateari. Alkateak erantzuna eman zien bertan planteatutako hainbat galderari, eta ondoren ingurumenaren alorrean Vitoria-Gasteizen aurreikusita dauden egitasmoen inguruko zenbait kontu azaldu zituen.

2011-2012 ikasturtean, Eskolako Agenda 21ean parte hartuko duten ikastetxeek kontsumoa eta elikadura izango dute langai.