eues

Albistea

2008an bizikleta maileguko zerbitzua urte osora hedatuko da

2007an bizikleta maileguko sistema martxoaren 30ean hasi zen eta azaroaren 30a arte egon zen funtzionamenduan. Mailegua hiriko 11 puntutan eskaini zen. Puntu bakoitzean 15 eta 25 bizikleta artean jarri ziren, leku bakoitzean behatutako eskariaren funtzioan.

Berriro ere, sistemak arrakasta handia izan zuen erabiltzaile kopuruari dagokionez eta, batez ere, zerbitzuaren funtzionamendu zuzenari eta arazo kopuruaren murrizketari dagokienez. Mailegu sasoia amaitutakoan 37.498 lagun zeuden izena emanda zerbitzuan; beraz, izen emateak igotzen jarraitu zuen. Egindako mailegu kopurua 85.651ekoa izan zen. Iaz izan zen kontrako klimatologia ikusita, badirudi sistema modu egokian dabilela, 2006ko erabilera kopurua mantendu baitzen, hau da, 360 mailegu inguru egunero.

Mailegu kopuru handiena Aldabe gizarte etxean egin zen; ondoren Turismo bulegoan eta El Pilar gizarte etxean. Hilabeterik arrakastatsuenak maiatza, ekaina eta uztaila izan ziren.

2008an bizikleta maileguko zerbitzua otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran jarriko da abian. Zerbitzua urte bukaeraraino hedatuko da, eta hurrengo urteetan zerbitzua segurasko iraunkorra izango da. Aurten bi mailegu puntu berri egongo dira: Artium museoa eta Lakua merkataritza-zentroa. Horrez gain, bizikletak gauez babesteko edukiontziak jarriko dira eta erresistenteagoak diren 300 bizikleta berri erosiko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala