eues

Albistea

2007ko Hegaztien Mundu Egunaren balorazioa

Hegaztien Mundu Eguna urriaren 6 eta 7an ospatu zen, BirdLife International erakundeak mundu mailan sustatzen duen ekimenaren baitan. Ospazikun honen xedea hegaztien mundu miragarria eta beren kontserbazioa arazoak ezagutzera ematea da. Aurten klima aldaketak hegaztiengan duen eragina analizatu da. Horretarako, gizartearen kontzientziaziorako jarduera sorta bat antolatu da, eta Sare Fenologikoa deitu denaren alde egin da. Sare honek klima aldaketa bioaniztasunari nola eragiten ari zaion aztertzen ari da.

CEAk Salburuko parkean programatu zituen ekintzek lagun askoren parte hartzea izan zuten. Betoñuko urmaelean hegaztien identifikaziorako egin ziren saioek padura honek, Arkautikoa baino ezezagunagoa izanik, duen potentzialtasuna erakutsi zuen. Digiscoping lantegiak (teleskopio bidezko argazkilaritza digitalak alegia), ehunka lagunen parte hartzea izan zuen eta argazki sorta eder bat eman zuen emaitzatzat. Jendearen artean jakinmin eta lilura gehien piztu zuen jarduera eraztuna jartzeko estazioa izan zen, hegaztiak eskuekin hartu eta hurbiletik ikusteko aukera izan baitzuten. Jarduera honetan 14 espezietako 40 ale harrapatu ziren, eta zirrara berezia sortu zuen martin arrantzale bat eta txinbo kaskabeltz bat harrapatzeak, batez ere azken hau, espezie hau ordurarte Salburuan harrapatu gabea baitzen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala