2006an bizikleta maileguko zerbitzuak 2005ean baino bi aldiz erabiltzaile gehiago eduki zituen
2006an zerbitzua apirilaren 10ean jarri zen abian eta azaroaren 30a arte egon zen indarrean. Mailegua ondoko puntuetan eskaini zen: Aldabe, Arriaga, El Pilar, Iparralde, Hegoalde, Judimendi eta Lakua gizarte etxeak, Medizorrotzeko kiroldegia, El Boulevard merkataritza gunea eta Turismoko udal bulegoa. Puntu hauetako bakoitzean 10 eta 25 bizikleta artean utzi ziren eskuragarri, leku bakoitzean behatu zen eskariaren arabera.
Mailegu sasoia amaitu ondoren 29.613 erabiltzaile erregistratu ziren, hau da, 2005ean baino %51 gehiago. Era berean, mailegu kopurua 85.239koa izan zen, 2005ean baino %73 gehiago.
Mailegu kopuru handiena Aldabe gizarte etxean izan zen, eta ondoren Turismoko udal bulegoan eta El Pilar gizarte etxean. Mailegu kopuru handienak maiatza, ekaina eta uztailean egin ziren. Mailegu denbora 4 ordutara jaitsi izana oso lagungarria izan zen erabilera kopurua handitzeko eta zerbitzua hobeto antolatzeko.