2005eko Hezeguneen Mundu Egunaren kariaz, CEAk erakusketa berri bat ireki du eta Salburuko bisiten ordutegia zabaldu du
Otsailaren 2an Ramsar Hitzarmenaren urtebetetzea ospatzen da. Hitzarmen hau Irango Ramsar hirian sinatu zen hezeguneak babesteko naziorteko hitzarmen gisa.
Egun hau ospatzeko, otsailaren 2tik Olarizuko etxaldeko erakustaretoan 'Doñana, hodei batetik' erakusketa ikusteko aukera izango da. Erakusketa honek Doñanako ikerlari Hector Garridok azken 15 urteetan natur parke honetan atera dituen argazkiak biltzen ditu. 'Doñana, hodei batetik' argazki bidezko gogoeta bat da, bisitariek Doñanako zeruetan barrena hegan egin dezaten eta, hodei baten ikuspegi pribilegiatutik, ikuspegi berri eta garbia eduki dezaten.
Osagarri gisa, egun horietan bisitaldiak antolatuko dira Ramsar Hitzarmenaren baitan dagoen Salburuko parkera. Bisitaldiotan Hitzarmenaren gorabeherak azalduko dira eta Salburuko hezeguneak Hitzarmenaren baitan sartzea merezi izateko dituen dohainak erakutsiko dira.