Albistea
2004ko Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: 2004ko Aste Berdea
CEAk zenbait ekintza antolatu du ekainaren 1etik 6ra bitartean egiteko, 2004ko Ingurumenaren Nazioarteko Egunari buruzko ospakizunak direla-eta. Aurten, CEAren ekimenek lotura handia izango dute Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Sailak bultzatutako eta IHOBEk kudeatutako Aste Berdearekin. Hala, Gasteizko Udalak bat egin du urteroko elkargune horretan parte hartuko duten gainerako udalerriekin. Aste Berdearen egitarauaren zati bat Olarizuko Etxaldean gauzatuko da.
Aste Berdeari buruzko informazioa:
http://www.ingurumena.net/Euskara/Ds/Asteberdea/2004/Index.htm