2002-2003ko Eskolako 21 Agenda
Vitoria-Gasteizko Luis Dorao, Presentación de María eta Ursulinas ikastetxeetako 150 ikasle baino gehiago Olarizura hurbildu ziren, Ingurumeneko Mundu Eguneko ekintzen baitan jarduera honetan erdietsi diren ondorioak aurkeztera. Ekitaldian Vitoria-Gasteizko alkate Alfonso Alonsok eta Ingurumen Arloko zinegotzi José Antonio Pizarrok parte hartu zuten, ikastetxeetako ordezkari banarekin. 2002-2003ko Eskolako 21 Agenda ikastetxe guztietara bidaliko da irail honetan.
2003-2004 ikasturtean CEAk eskainiko duen jardueraren xede nagusia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurumen Sailek abian jarriko duten Eskolako 21 Agendarako laguntza tailer gisa jokatzea izango da. Ikasturte berri honetan erakunde desberdinetatik proposamen koordinatua eskaini nahi da, hartara udaleko ikastetxe gehienek programarekin bat egin dezaten.