2.000 lagunek hartu dute parte udazkenetik 'Etorkizunaren sustraiak' landaketa herrikoietan
2014ko azaroa eta abendua artean 2.000 pertsona inguruk (hainbat erakundetakoak, ikastetxeetakoak eta herritar xeheak) 4.500 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiago landatu dituzte Eraztun Berdean. Parte hartu duten erakundeak honako hauek dira: Gerdau enpresa, Gurutze Gorria, adinekoentzako udal zentroetako adinekoak, Mendiolako auzo elkartea, ASAFES, 16 ikastetxe eta beste 1.000 herritar baino gehiago, azken hauek abenduaren 21ean EDP enpresak lagundutako landaketan parte hartu zutenak. Une honetan 190.000 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiago landatu dira orotara "Etorkizunaren sustraiak: Utzi zeure aztarna" proiektuaren baitan, eta gure asmoa da 250.000 zuhaitz landatzea guztira 2016ko negurako.
Urtarrilaren 25ean, 11:00 eta 14:00 artean, Atarian egingo dugu hurrengo landaketa orokorra. Etor zaitezte eta lagun ezazue Eraztun Berdea osatzen, CO2 igorpenak neutralizatzen eta gure (eta etorkizuneko belaunaldien) natur ondarea sendotzen.
> http://www.vitoria-gasteiz.org/utzizeureaztarna