eues

Albistea

2.000 erkametz aldaxka banatu dira 'Adoptatu zuhaitz bat eta hazi berarekin' kanpainan

Joan den azaroaren 29an ekin zitzaion "Adoptatu zuhaitz bat eta hazi berarekin" kanpainaren hamabosgarren edizioari, ikasleentzako jarduerekin. Behin landareak lorontzietara aldatutakoan, ikasleei erkameztiko landare bana ematen zitzaien, etxean edo ikastetxean zain dezaten, landatzeko unea iritsi arte. Jardueran 19 ikastetxetako 873 ikaslek hartzen dute parte.

2011ko martxoaren 1etik 18ra bitartean, kanpainan esku hartu duten ikasleek erkametzak, lizarrak, elorriak, aranondoak eta zuhandorrak aldatuko dituzte Armentiako basoan. Geroago, 2011ko martxoaren 20an -aisialdiaz gozatu eta parte hartzeko eguna izango baita- eta leku berean, herritarrek landatuko dituzte zuhaitzak. Izan ere, klima-aldaketaren kontrako borrokaren baitan, funtsezko zeregina da baso-berritzea, zuhaitzek hazi bitartean CO2 xurgatzeko ahalmena baitute.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala