Albistea
1994-2014 urteen artean Vitoria-Gasteizen habia egin duten hegazti espezieen konparazioa
1999eko hamarkadaren hasieran udalerri osoa aztertu zen sasoi hartan gure lurraldean habia egiten zuten hegazti espezie guztiak ezagutzeko. Lan sakon horren ondorioz, udalerrian habia egiten zuten 102 espezie aurkitu ziren (ikus Vitoria-Gasteiz udalerriko atlas ornitologikoa).
Orain, lan hori egin zenetik 20 urte igaro ondoren, orduko informazioa gaur egun habia egiten duten hegaztien egoerarekin alderatu da.
Alderaketa horren ondorio nagusiak honako hauek dira:
- 1994-2014 tartean hegazti ugaltzaileen 102 espezie izatetik 129 izatera igaro gara.
- Gasteizen berriki agertu diren 27 espezieetatik, 15 Eraztun Berdean finkatu dira gehien bat, batez ere Salburuko hezeguneetan. Horrek adierazten digu espazio horiek leheneratzeak inpaktu positiboa ari dela izaten udalerriko ornitofauna sustatzean.
- Udalean dauden espezie berrietako 16 mehatxatuta daude eskala autonomikoan.
- Berezitasun handiko hegaztien populazio ugaltzaileak sendotu dira, besteak beste Espainia mailan murgilaru mottodunak (Aythya fuligula) duen talde ugaltzaile bakarra.
- Ez da antzeman lehendik existitzen ziren espezieen iraungitzerik udalerri mailan.