eues

Albistea

13.200 gaztek hartuko dute parte CEAk eta AMVISAk proposatzen duten ingurumen hezkuntza programan

Herritarren ingurumen hezkuntza eta prestakuntza nahitaezkoa da gizarte-eredu eraginkorragoa eta inguruarekiko arduratsuagoa lortzeko bidean aurrera egiteko. Lehen mailako tresna da ingurunearen ingurumen eta gizarte hobekuntzaren aldeko balioak, jarrerak eta konpromisoak sustatzeko.

Ingurumen Hezkuntzako programak jarduera ugari eskaintzen ditu, eta askotariko gaiak lantzen: biodibertsitatea eta naturaren babesa, baratzezaintza ekologikoa eta elikadura osasungarria, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak, hiri hondakinak eta horien kudeaketa, eta uraren kudeaketa integrala. Adin guztietako ikasleei zuzentzen zaie eskaintza, haur hezkuntzatik hasita batxilergo eta prestakuntza zikloetaraino.

Jarduerak hiriko hainbat lekutan garatzen dira: Eraztun Berdea, Zadorra ibaia, Ataria, ura tratatzeko Arakako eta Krispiñako udal instalazioak, hondakinak kudeatzeko Jundiz eta Gardelegiko instalazioak, eta Olarizuko udal baratzeak, etxaldea eta lorategi botanikoa.

Ikastetxeentzako programak 20 urte bete ditu, eta dagoeneko ikasle belaunaldi oso bat igaro da horietatik: guztira, 200.000 ikasletik gora.

Programaren kontsulta udal webgunean

Escolares en actividad de educación ambiental

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala