Albistea
10 urte jasangarritasunerantz, CEAren 10 urte
Vitoria-Gasteizek hiri jasangarrien Europako kartarekin (Aalborg-eko karta) hartu zuen konpromisoaren 10 urte bete direlarik, eta CEAk ere erakunde autonomo gisa bete dituen 10 urteak direla eta, Ikastegiak jarduera sorta bat proposatu du 2005eko maiatzean hasi eta ekainaren azkeneraino.
Jarduerak Paisaiaren Hiri Foroarekin bat hasi ziren, eta "Iñaki Cerrajería, ingurumena irudikatuz Vitoria-Gasteizen" izeneko erakusketarekin jarraitu dute. Beste beste, ondoko jarduera hauek ere ospatuko dira:
- Ingurumenaren Mundu Eguna: Ingurumenaren Jaia, erakusketa, tailerrak, haur eta familientzako jolasak... (ekainaren 5)
- Zinema zikloa: 'Zinema eta iraunkortasuna' (maiatzaren 31, ekainaren 7 eta ekainaren 14)
- Tailerrak gizarte etxeetako elkartze aretoetan (ekainaren 6tik 12ra)
- Literatur hitzaldia Toti Martinez de Lezearen eskutik: 'La Diosa Madre' (ekainaren 13)
- Eraztun Berdeko II. Bira, Peña Karriaren eskutik (ekainaren 19)
- Eraztun Berdeko Bira mendiko bizikletaz, Goiena Mendi Taldearen eskutik (uztailaren 3)
- Herri martxa Betoñu haitzeko abelbidetik, Sociedad Excursionista Manuel Iradierren eskutik (uztailaren 10)