Albistea
1. argazki lehiaketa 'Vitoria-Gasteiz Ingurumena'
1. lehiaketa honen gaia Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea da. Lehiaketa irekia da, hau da, partehartzaileek espazio hauek nola ikusten dituzten modu askean erakuts dezaten nahi da, paisajismora, izaki bizidunetara edo irudi errealera mugatu gabe. Hortaz, edozein teknika edo prozeduraz trataturiko argazkiak eta edozein ikuspuntutik egindakoak onartzen dira, betiere nola edo hala Eraztun Berdea gaitzat badute.
CEAren asmoa da lehiaketa hau aldizkako sariketa izan dadin eta edizio bakoitzean ingurumen alorreko gai desberdinak jorra ditzan.