06-07 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren balantzea
Pasa den ikasturtean Eskolako Agenda 21ak hondakinen eta birziklapenaren gaia aztertu du. 13.000 ikasle baino gehiago dituzten 20 ikastetxek hartu dute parte. Parte hartzaileek beren ikastetxeetako hondakin sorrera eta birziklapenak bizi duten egoeraren diagnostikoa egin dute, bai eta beren etxeetako eta udal ekipamenduetako egoerarena ere. Lan horretan, horretarako bereziki prestatutako materialak erabili dituzte.
Ekainaren 1ean, 2007ko Ingurumenaren Mundu Egunaren kariaz antolatutako ekintzen testuinguruan, ikastetxeetako ordezkariek Eskolako Agenda 21aren behin-betiko txostena aurkeztu zioten alkateari. Alkateak, hasteko, aurreko ikasturtean mugikortasun jasangarriaren eta Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Planaren inguruan planteatutako hainbat galdera erantzun zituen, eta ondoren Vitoria-Gasteizko hondakin kudeaketaren etorkizunari buruzko hainbat kontu azaldu zituen.
2007-2008 ikasturtean ura eta ibaiak aztertuko dira eta 26 eskolak hartuko dute parte.