eues

Albistea

05-06 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren balantzea

2005-2006 ikasturtean Eskolako Agenda 21ak mugikortasunaren gaia aztertu zuen. Guztira 12 ikastetxek eta 8.000 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte. Ikastetxeak hauek izan ziren: Calasancio Escolapias, Corazonistas, Presentación de María, Sagrado Corazón, San Ignacio, San Viator, Ursulinas, Vera Cruz, Olabide, Francisco de Vitoria, Mendebaldea eta Jesus Obrero.

Ikasturtean zehar parte hartzaileek mugikortasunaten egoeraren diagnostikoa egin zuten, bai ikastetxeari berari dagokionez bai eskolaren inguruan, familian zein udal ekipamenduei dagokienez. Lan horretarako hainbat material eduki zituzten eskura. Maiatzaren 31n, 2006ko Aste Berdearen markoan, 12 ikastetxeetako ordezkariek 2005-2006 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren azken txostena alkateari aurkeztu zioten.

Ingurumen Arloko zinegotziak aurreko ikasturtean energiaren inguruan sortu ziren hainbat galderari erantzuna eman zion eta, ondoren, alkateak mugikortasun iraunkorraren eta Vitoria-Gasteiz prestatzen ari den Mugikortasun Planaren inguruko zenbait gai jorratu zituen.

2006-2007 ikasturtean Eskolako Agenda 21ak hondakinak eta birziklapena izango ditu gaitzat.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala