eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Udalak 'Eraztun Berdea 25 urte' saria eman du

Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, 'Eraztun Berdea, 25 urte' sariak banatu zituen maiatzaren 30ean, '2025 ikuspegia – Hiria naturarekin lotzen' jardunaldiak irekitzeko ekitaldiaren barruan. Europa jauregian egindako ekitaldian hauen lana eta inplikazioa aitortu zen: Paquita Sambartolomé auzo liderra, John Celecia biodibertsitate espezialista, Club Goiena eta Peña Karria kirol taldeak, SEA Arabako Enpresaburuak elkartea, eta Paco Góngora kazetaria. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak eta Ingurumeneko sailburu Iñaki Arriolak banatu zizkien diplomak gizarte gasteiztarreko sektore ezberdinen bost ordezkari horiei.

Paquita Sambartoloméri zendu ostean emandako aitorpena haren alabak jaso zuen. CEAko zuzendari Luis Andrés Oriveren hitzetan, “Urarteko baratzeak-Eraztun Berdea proiektuan auzokoen inplikazioa bultzatzeagatik” eman zaio saria. John Celeciari, berriz, “UNESCOren barruan Eraztun Berdeak eta Gasteizek nazioarteko aitorpena lortzeko emandako laguntza eta bultzada” eskertu zizkioten, “han jardun baitu bere ibilbide profesionalean”. SEA Arabako Enpresaburuak elkartearen saria Andoni Lorenzok jaso zuen, ingurumen alorreko ordezkari gisa, “enpresek Salburuan uholdeen prebentziorako proiektuan izandako inplikazioagatik eta emandako bultzadagatik“. Club Goiena eta Peña Karria kirol elkarteei “ingurumena errespetatzen duten kirol ekitaldi herrikoiak antolatuz Eraztun Berdea erabiltzea eta gozatzea bereziki sustatzeagatik” eman zaie aitorpena. Paco Góngora kazetariari, azkenik, eskerrak eman nahi izan zaizkio El Correo egunkariaren orrietatik “Eraztun Berdearen balioak zabaltzen eta aldezten izandako inplikazioarengatik eta egindako lan handiarengatik”.

Sariak banatzeko ekitaldia Paisaiaren 6. Foroaren barruan CEAk antolatutako Paisaia Jardunaldietan egin zen.

Saridunak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala