Albistea
Vitoria-Gasteizko Faktoria Berdeak abian jarri dira
Vitoria-Gasteizek ingurumenari eta iraunkortasunari loturiko gaietan ari diren hainbat eremu eta instalazio ditu. Horiei eman zaie "Faktoria Berdeak" izena. Faktoria horietako batzuk udalarenak dira, hala nola ur- edo hondakin-araztegiak edo gizarte-etxeak; beste batzuk, ordea, instituzio edo enpresa pribatuenak dira.
Faktoria Berde horiek bisitatzeko egitarauari esker, hiriaren iraunkortasuna hobetzen eta mantentzen laguntzen duten eremu publiko eta pribatuen ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dugu, eta hobeto ulertuko dugu nola eraikitzen den Europak saritu duen hiri berdearen eredua.