Albistea

Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdearen webgunea eguneratu dugu

Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdearen webgunea

Atal horrek informazio xehea du Udalak onartu duen Azpiegitura Berdeko Estrategiaz, bai eta Udalak estrategia hori garatzeko abian jarri duen proiektu bakoitzaz. Atalak toki nabarmena eskaini dio abian dauden ekimenei, esaterako auzoz auzoko azpiegitura berdeari edo Zabalganeko azpiegitura berdea denon artean definitzeko garatzen ari den parte-hartze prozesuari buruz.

Era berean, ohiko galderen atal bat du jendeari zenbait kontzeptu argitzeko, eta gaian sakondu nahi duenarentzat, dokumentuen eta erreferentzien atal bat ere badu.

Multimedia galeriaren atalean irudiak eta bideoak bildu dira, proiektuan zehar egin diren eta gauzatuko diren ekintzak erakusteko. Atal hori elementu berriekin hornitzen jarraituko da, lanak egiten doazen neurrian.

IVU VG

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu