Vitoria-Gasteizek europar proiektu berri batean hartuko du parte: Fair Local Green Deals
Vitoria-Gasteiz, Breslavia, Lodz, Gante eta Valencia hiriek elkarrekin eta ICLEI Europa erakundearekin lanean hasi dira Fair Local Green Deals proiektua abian jartzeko. Local Green Deals edo Tokiko Itun Berdeak izenekoak maila lokalean European Green Deal edo Itun Berde Europarra delakoa aplikatzeko tresnak dira. Helburua da klimaren eta ingurumenaren alorreko errronkak aukera bihurtzea. Itun Berde Europarra ezin da berehala aplikatu maila lokalean, hiri edo eskualde bakoitzeko testuingurua desberdina baita. Hala ere, badago ildo komun bat: herritarrak ahaldundu behar dira kosortzaile gisa, Tokiko Itun Berdea beren interes, lehentasun eta markoetara moldatu dadin.
Herritarren partaidetza elementu gakoa da prozesuan. Planteamendu berezi eta moldatu bat bilatu nahi da, herritarrak eta beste tokiko eragile batzuk partaide senti daitezen bere pilotu hirietan, eta batez ere gutxiengoetan eta bazterreko taldeetan arreta berezia jarriz. Talde horiek guztiek tokiko eraldaketarako prozesuetan parte hartzen badute, justizia, ekitatea eta jasangarritasuna bermatuko dira.
Proiektuan parte hartuko duten pilotu hiriek, gureak tartean, esperientziak eta planteamenduak partekatuko dituzte elkarren artean eta hirugarren hiriekin, herritarren parte hartzea hobetzeko.
Proiektua ICLEI Europe erakundeak koordinatzen du eta 2024. urtera arte luzatuko da.