Argitalpena
Vitoria-Gasteiz Green Capital: giza eskalako hiria
CEAren argitalpen honek Udalak azken 20 urteetan egindako esku-hartze nagusien errepasoa egiten du, eta bere helburua da egindako neurri eta jarduera nagusiak bildu eta ezagutaraztea, bai Gasteizko herritarrei, bai beste erakunde batzuei. Horietako lan asko hiri-bizigarritasuneko jardunbide egokitzat kalifikatu izan dira, beste hiri batzuetan erreplika daitezen eta NBEk ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzen elkarrekin aurrera egin dezaten.
Mugikortasunari dagokionez, adibidez, oinezkoentzako eta bizikleta sustatzeko politikak deskribatzen dira, baita garraio publikoa berregituratzea edo lehen superetxadia egokitzea ere. Azpiegitura berdeari dagokionez, Eraztun Berdea sortzea eta hiriko hainbat auzo eta espaziotan egindako naturalizazio-proiektuak nabarmentzen dira; besteak beste, baratzeak eta hiri-basoak sortzea, bertako landaredia sartzea edo drainatze jasangarriko sistemak instalatzea.
Egindako esku-hartzeak errepasatzeaz gain, argitalpenak etorkizuneko jarduera-ildoak eta proiektuak aurkezten ditu. Horien bidez, hiriak nahi duen "giza eskala" berreskuratzea eta jasangarritasunean erreferente izaten jarraitzea lortu nahi da.
Fitxa
Egilea(k): Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Argitalpen urtea: 2020
ISBN: 978-84-96845-58-9
Hizkuntza(k): Gaztelania, Euskara eta Ingelesa
Orrialde kopurua: 170
Argitalpen mota/Formatua: Digitala eta Papera
Argazkiak: Foto Quintas eta beste batzuk
Diseinua eta maketazioa: Ray Díaz Estudio