eues

Albistea

VGbiziz sareko aparkalekurik handiena ireki berri da herritarrentzat Memoriaren plazan

Gasteizko Udalak Memoriaren plazako bizikleten aparkaleku berria ireki du, VGbiziz sareko handiena. Azpiegitura berri hori dagoeneko funtzionamenduan dauden beste batzuei gehitu behar zaie, baina honek badu berezitasun bat; izan ere, lurpean dago. 231 plaza ditu: 220 bizikleta normaletarako, 6 kargako bizikletetarako, eta 5 bizikleta elektrikotarako.

Zerbitzu hau erabiltzeko modua VGbiziz sareko gainerakoen berbera da. Horretarako, Pverde aplikazioa deskargatu, bonu bat erosi eta oso modu errazean erabiltzen has gaitezke. Bizikleten aparkalekurako sarrera arrapala berrian egongo da, plazaren ekialdean dagoen gunean.

Bizikleten aparkalekuaren modulu barruan solairu bikoitzeko aparkatze-sistema berritzailea dago. Goiko tokiak erabili ahal izateko, nahikoa izango da helduleku baten bidez pieza jaistea, horretarako egokitutako erraila erabiliz bizikleta jartzea, giltzatzea eta igotzea. Modulu horiei esker, espazioa hobeto aprobetxatzen da. Bizikleten aparkaleku berriak, gainera, tailer eremu txiki bat ere badu, konponketa txikiak egin edo gurpilak puztu ahal izateko.

Memoriaren plazak eta bizikleten aparkaleku berri honek Next Generation EU Europako funtsen finantzaketa jaso dute.

VGBiziz sarea 800 aparkalekutatik gertu dago dagoeneko eta kopurua laster handituko da Araba Unibertsitate Ospitalea, Aldabe eta Iturritxuko inguruetan jarriko dituzten hiru iglu berrirekin. Bestalde, bizikletetarako dimentsio handiko hurrengo aparkalekua Herrandarren kaleko hub mikrologistikoan jarriko da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala