Utzi zeure aztarna! Zatoz Eraztun Berdeko zuhaitzen landaketa herrikoietara
2012. urtean Gasteizko Udalak "Etorkizuneko sustraiak" proiektua jarri zuen abian, hiru urteren buruan Eraztun Berdean 250.000 zuhaitz eta zuhaixka landatzeko asmoz (ale bat hiriko biztanle bakoitzeko). Ekimen hori herritarren, enpresen, langileen eta orotariko herri-erakundeen laguntzarekin bultzatu nahi da.
Nola parte hartu?
Proiektu honetan era guztietako pertsonek parte hartzea nahi dugu. Partaidetza hori lortzeko, hiru landaketa-ereduren artean aukeratu ahal izango da.
- Programatutako landaketa kolektiboak: Herritar guztiei eta interesatuta dauden kolektibo guztiei zuzendutako landaketa-ekintza irekiak. Abenduaren 21ean, urtarrilaren 25ean eta martxoaren 15ean egingo dira.
- Eskariaren araberako landaketak: Hala nahi duten kolektiboei, enpresei, familiei eta lagun taldeei euren kabuz zuhaitzak landatzeko aukera eskainiko diegu, gutxienez 100 zuhaitz landatzeko konpromisoa hartzen badute.
- Zuhaitz bakoitzak balio du: Aurreko proposamenetako batean ere parte hartzeko aukerarik ez baduzu, jarri harremanetan CEArekin, eta zer landaketatan parte har dezakezun jakinaraziko dizugu.
Horrez gain, azaroaren 29an (larunbata) Arabako Gurutze Gorriak landaketa herrikoi bat antolatu du Salburuan, Elorriaga herritik hurbil. Izen-ematea: http://www.cruzrojaaraba.com/raices/
Bestalde, abenduaren 21ean landaketa herrikoi handi bat egingo da, nahi duen ororentzat. Izena ematea udal webgunearen bitartez egin ahal izango da.