Urarteko (Abetxuku) hiri-baratzeak erabiltzeko baimenak eskatzeko epea irekiko da datozen egunetan
Laster, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin harremanetan jarri ahal izango dute Urarteko hiri-baratzeetako lursailen bat eskuratu nahi dutenek. Datozen egunetan onetsiko da Abetxukuko udal-baratze horietako lursailak adjudikatzeko deialdi publikoa.
“Natura hirian bertakotzeko oinarrizko elementu dira hiri-baratzeak, baita pixkanaka autoekoizpen-estrategiak eta iraunkortasunaren inguruko sentsibilizazioa garatzen joateko ere. Horrelako ekimenei esker da posible neurri handi batean gizartean oinarrizko kontzeptuak zabaltzea; besteak beste, elikadura-burujabetza, bertako produktuak, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.
Ekimen horien artean leku nabarmena hartzen dute Abetxukuko aisialdiko hiri-baratzeek, zeinek partikularrek aldi batez baliatzeko 225 lursail biltzen baitituzte. 2021eko urtarrilean libre zeuden lursailak eskainiko zaizkie herritarrei, deialdi horretan.