Albistea

Urarteko baratzeetan lursail bat eskuratzeko epea ireki da

Pertsona bat baratzean lanean

Urarteko baratzeak Abetxukun, Zadorrako parkean (Eraztun Berdea), daude kokatuta eta baratzezaintza ekologikora bideratuta dagoen udal ekipamendua dira. 2007an jarri ziren abian gasteiztarrek laborantzarako gero eta lursail gehiago eskatzen zituztela eta. Orain arte, lursailak erabili ahal izateko ia 1.500 baimen baino gehiago eman dira. Aurten, 45 lursail baino gehiagotarako sarbidea eskaini ahal izango da eta gehienez 4 urtez erabili ahal izango dira.

Lursail bat erabiltzeko eskaera egiteko epea azaroaren 21ean amaituko da. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da San Martingo Bulego Teknikoetan edo Herritarren Arretarako Udal Bulegoetan, toki horietan bertan eskainiko den instantzia eredu normalizatuaren bidez. Modu telematikoan egiteko aukera ere badago, udalaren egoitza elektronikoan.

Honako hauek dira baratze horietako bat eskuratu ahal izateko baldintzetako batzuk: adinez nagusia izatea, Gasteizen erroldatuta egotea eta deialdia argitaratu den dataren aurreko bi urteetan udal lursail bat erabili ahal izateko baimenik ez eskuratu izana.