eues

Albistea

SmartEnCity proiektuaren azken konferentzia ekainean egingo da Vitoria-Gasteizen

Topaketaren logoa

Sei urtez ahalegin bateratua egin ondoren, Europako SmartEnCity proiektuak bere Azkeneko Konferentzia emango du 2022ko ekainaren 14an eta 15ean, Vitoria-Gasteizen.

Proiektuko erakunde kideok, pareko beste proiektu batzuekin, lotutako ekimenekin eta hainbat hiritako udal-ordezkari eta politikariekin batera, informazioz eta lankidetza-aukeraz beteriko bi egun antolatu ditugu.

Zer jasoko duzu bi egun hauetan?

  • Adituen panelak, saio interaktiboak eta networking- eta lankidetza-aukerak.
  • SmartEnCityren eta pareko beste proiektu batzuen eta lotutako ekimenen esperientziak, emaitzak eta ikasketa baliagarriak.
  • Deskarbonizatutako etorkizuneranzko zure bidaiari hasiera emateko jardunbide, tresna eta aholku praktiko onenak.

Zer jorratuko da konferentzian?

  • Esparru politikoaren ikuspegiak aurkeztuko dituzte Europako Batzordeko ordezkariek eta hiri, komunitate eta eskualde adimendunetako goi-mailako ordezkariek.
  • Deskarbonizatutako hirietaranzko trantsizioa arrakastatsua izateko City4Zero Metodologia aurkeztuko da.
  • Gure Itsasargi Hiriek (Vitoria-Gasteiz, Espainia; Tartu, Estonia eta Sonderborg, Danimarka) irtenbide adimendunak aurkeztuko dituzte.
  • Gure Hiri Jarraitzaileek (Lecce, Italia; eta Asenovgrad, Bulgaria) erreplikatze-ikuspegia azalduko dute.
  • Monitorizazio- eta ebaluazio-prozesuen emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dira.
  • SmartEnKit aurkeztuko da: erreplikatzea arrakastatsua izan dadin zure erreminta-kutxa.
  • Hiri Adimendunen Sarean parte hartzea eta Smart City komunitateko adituekin ezagutza zuzenean trukatzearen onuren berri emango da.

Programa osatzeko, Smart City erakusketa eta Vitoria-Gasteizko jarduketetara bisitak egingo dira. Ekitaldiaren eguna hurbiltzen den heinean, informazio eguneratua jarriko dugu zuen eskura. Agenda hemen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala